Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorpuzkera iz gorputzaren itxura.

Garaiera handikoa zen, gorpuzkera lirain eta neurrikoa zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Gorpuzkera apur bat gizena zuen, bizimodua eguzkipean ateratzen dutenen itxura ederra eta gogorra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Neska-mutilak ugari eta haien zaindariak, emakume baserritarrak, titi-handiak eta gorpuzkera lodikoak gehienak, gizonezko batzuk ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.

Haren gorpuzkera: sasoitsu, ia-ia neskatila batena irudi, ileak urdin edo zuri ez balitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 190. orr.

Iparraldeko herrialdeetan bizi den jendea gorpuzkera handikoa izaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Bere gorpuzkera emakumetu berriak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Gorpuzkeraz segaila eta izaeraz izua eta ezkorra omen zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.

Ez baitu ez gorpuzkera ederraren ez adimen biziaren eskasik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 482. orr.

Gorpuzkera tragikoa eta dramatikoa duten gizon gihartsuak ageri dira [...] Michelangeloren marrazkietan.  Berria - Kultura   2004-11-16

Benito zenak beraren gorpuzkera zuelako gutxi gorabehera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.

Gorpuzkeraren aldetik ere elkarren antzeko gizon gazteak ziren Juan Duñabeitia eta Ernest Hemingway 1914ko uda hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Andre gorpuzkerako mutiko batek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Jana hartzen duten bizidunak, kanpotik diferenteak direnez eta espezieen arabera gorpuzkera ezberdinetan sartuak dagozenez gero, horrelaxe dagoz figura ezberdineko haziz eginak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.

· Ez al da guziz filosofikoa edo poetikoa bakoitzak piza egitekoan hartzen duen gorpuzkera hori?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gorpuzkera (12); bere gorpuzkerari (3); eta gorpuzkera (17); gorpuzkera ederra (4); gorpuzkera eta (6); gorpuzkera handikoa (6); gorpuzkera ikusita (3); gorpuzkera sendoa (3); haren gorpuzkera (12); haren gorpuzkerak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus