Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorpuzgabe (orobat gorputz gabe) 1 izond gorputzik ez duena. ant gorpuzdun.

Argi gorpuzgabe bereziari so eginez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.

Beste inork entzuten ez zuen ahots gorpuzgabe batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

Betiko errealitate gorpuzgabe, aldaezinetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Akats gaitza litzateke ustea sintaxi gorputz gabe bat dagoela, espazioan banaturiko materiazko unitate horietatik at.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Maitasunak uztartu egiten ditu hitza eta berau sortarazten duen arima, eta eurekin bat egiten du, hirugarren gaia bailitzan, besarkada gorpuzgabean, inolako nahasmendurik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 310. orr.

Gorpuzduna nahiz gorpuzgabea dela esan, arimak bere izaera propioa dauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 390. orr.

Arimak gorputzaren zentzumenen bitartez antzematen ditu objektu materialen sentipenak; gorpuzgabeenak, ostera, berez antzematen ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 303. orr.

· Bazirudien lurretik alde egin zuela jadanik, eta egiaren eta bizitzaren eguzki ezezagunera hurbiltzen ari zela, haren argitasunean hegan, gorpuzgabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 65. orr.

2 gorpuzgabeko izlag. gorpuzgabea.

Berezkoa du goi mailako arrazoiak gauza materialak epaitzea gorpuzgabeko eta betiko arrazoien arabera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.

Ispilurik gabe ez dute inoiz begiek bere irudia ikusiko; gorpuzgabekoen eremuan ez dago, ordea, antzeko bitartekorik; ezin du arimak bere burua ispiluan ikusi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 314. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorpuzgabea dela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus