Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorozki iz gorotz gaia.

Gorozki edo zirin batetik kosmetiko bat -aurum de stercore- ateratzeko ideiak bihotza berotzen zidan, horrenbestez jatorrietara, alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Higuinetik sortu behar dute pudorea eta kastitatea, haurrak gorozki zikinen sorlekutzat dauzkan gorputz-parteek eragiten dioten nazkatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Bere gorozkien zenbatekoa eta nolakoa kalibratzeko, bere oinarrizko metabolismoa analizatzeko...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Geobacter metallidreducens bakterioa gorozkien bidez elektrizitatea sortzeko gai da.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Horren ondoren, hiru hodi ditugu, gorozkientzat, gernuarentzat eta umeentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus