Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorontz 1 iz bular eta gerrialdea lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. ik gerruntze .

Gorontzak luzeagoak erabiltzen dira orain, konkortxoa dute aurrealdean, eta aurreko baleak muga guztiak gainditzen ditu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Garner andrearen gorontz zahar bat, lisaburdina frogatzeko erabiltzen genuena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Emaztea hari buruz ukurtu zen, bularrak lepohastu gorontzetik kanpo ateratzer zitzaizkiola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 264. orr.

2 sare gorontz kirol-jantzia, gorputzera doi egokitzen dena.

Norbaitek ordainetan bere jantzia utziko balit, eta berdin bere sare-gorontza eta bere gainjantzia, eta gero gain-jantzia eskatzen badit, soinekoa eta sare-gorontza kontsolagarri utziz, ez al nuke pozik egon behar eta benetan eskertua, egin didan mesedeagatik?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus