Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibai ertzeko ihi artean hasi da miatzen, jardun du bihurguneko harri goroldiotsuen artean ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.
Pendizean eraikitako etxe-tarte estu eta harresi baxu goroldiotsuen arteko harmailetan gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Erortzen hasi zen astiro, harik eta zubipeko lur goroldiotsuan etzanda geratu zen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Dikeko eskailera gorolditsuetan behera jaitsi, eta eskua sartu nuen uretan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.
Zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Lotsagabe begiratzen zion sorginak, bere hortz-hagin goroldiotsuak erakutsiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.
Ezen hark ere hortz goroldiotsuak zeuzkala, apetitua. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 57. orr.