Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goroldio iz landare txikia, gehienetan berdea, lurraren, harrien edo enborren gainean belusaren itxurako multzoetan hazten dena.

Haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Orduan barreka hasiko zara eta, goroldioan labain eginda, luze eroriko zara errekara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.

Haren ahoari tipula egosiaren usaina zerion; goroldio bustiarena, haren larruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Goroldioaren umeltasun sarkorra pagopean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Dabilen harriari ez omen zaio goroldiorik lotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Goroldio lehorra bezalako bizar mehatsa kokotsean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Goroldio eta huntzez inguratuta, urtegi bat zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Teilatuak goroldio berdez eta gorriz estaliak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Goroldioz berdetutako enbor lodi batzuek. Goroldioz estalitako eskailerak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Erreka txar batzuk zirrimarraka ari lur mokor goroldioz estalien artean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Kameliak are garestiagoak ziren, dozenaka iristen ziren azokara, kutxa batzuen barruan, goroldiozko ohatze batean paratuak eta kotoi orri batez estaliak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Zure ezpainak, sudurra, kokotsa laztantzea, goroldio-arrosa bat bazina bezala, lorazaina bertan geratu eta miresten zaituela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 167. orr.

Itsasaldeko harresia [...] goroldio geruza mehe batez ilunduta dago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Bere pubiseko goroldioa sarria zen, eta triangelu perfektua markatzen zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Urteen joanean, ordea, erdeinuzko goroldio halako bat lotu zaio esapideari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

-Harria eta goroldioa ematen duzue -esan zien Joxani eta Bibiri, mahaiaren erdian jarritako karburozko lanpara zaharraren atzetik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta goroldio (5); eta goroldioa (4); eta goroldioz (5); goroldio berdez (3); goroldio eta (7); goroldioak eta (4); goroldioaren gainean (3; goroldioz estalitako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus