Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goritu, gori(tu), goritzen 1 du ad gori jarri arte berotu.

Hantxe sutegi bat antolatu, gainean arragoa ongi mailakaturik ezarri, ordu erdiz goritu, eta hozten utzi dut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Utzi txinpart gainean dupina hutsik, berotu brontzea goritu arte, ea zikinkeria urtu eta herdoila joaten zaion.  Elizen arteko biblia   Ez 24,11

Piratek burdina gorituz zulatu zizkioten bi ezpainak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Goritu arte berotutako hondarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

Sua pizturik, sutan jarri zuen tresna goritzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 596. orr.

Lehenago, belarriak, sudurra eta titiburuak erauzi zizkioten, sutan goritutako burdinekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Behiala goritzen nintzen, begi ilun eta izarniatsu horiek so egiten zidatenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Honela, espiritua sugarretan irakiten eta kanpoko itxura eta arima guztia sutan gorituak zituelarik, jadanik zeruetako erreinuko batzar gorenean bizi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

· Desberdinaren eta txikiaren aurkako fanatismoa goritzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Bere asmamenaren arragoan goritutakoa malgutzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.

2 berotu.

Ohean, sutan goritutako adreilu bat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bi belarriak zulatu zizkion burdina gorituaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

Burdin-txapa goritu batera botatzen zutela jendea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Beirazko hodi gorituak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Segundo batez irudi goritu, itsugarri eta urruna zuri-beltzean ikusi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Harri goritu baten gainean erretako sutopila eta antosin bat ur.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,6

Tenaza gorituak, ziri zorrotzak, aizkora edo garrotea ateratzen ziren orduan argitara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goritu arte (3); goritu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus