Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helburua Ugandako gorilak ikustea zuen bidaiari buruzko lagunaren hitzak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 113. orr.
Eskolan erabiltzen zirenen antzekoa zen [koadernoa], laranja kolorekoa eta azalean gorila baten marrazkia zeukana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Horregatik erakarri gaituzte betidanik primateek, batez ere gorilek, eta are gehiago txinpantzeek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.
Gorilen beroaz maitatu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.
Gorila handi baten tamainako izaki bat azaldu zitzaidan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke. Berria - Gaiak 2004-05-12
Pertsona baino gorila hordi, lehoi odolzale, piztia anker. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 153. orr.
Luisek ume pilo baten artean ikusten zaitu, geldi-geldi, gorila amari begira. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 168. orr.
Gizon beltzaran bat zegoen, gorila-papar sendo batek puztutako jaka zuri bat jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.
Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan [...] euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Segurtasunaz arduratzen zen gorilak ukondoka egin zuen aurrera, jendetzaren artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.
Edgarren gorilak telebista estudiora eramatera etorri zirenean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Hire Ramirezek eta berarekin zegoen bertze gorilak gorriak ikusiko ditiztek Epaitegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Marcosen gorila batek zaintzen gintuelakotz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 297. orr.
Kabareteko bizkartzainak gorila hutsak dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 245. orr.
Alderdi horrek bereizten du bere gorilengandik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.