Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Danbateko gorgarri bat entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.
Lehergailuen burrunba gorgarriak isilik utzi zuen Madrilgo herria. Berria - Harian 2005-03-11
Gure atzean, metrailetak tiro zaparrada gorgarri bat bota zuen egongela barnera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.
Oihu gorgarri horien artean. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Hotsa eta ardaila gero eta gorgarriagoa zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 73. orr.
Zarataz mukuru beterik dagoen eta, barruan gehiago eutsi ezinik, burrunba gorgarria eraginez hots guztiak kanpora botatzen dituen gela txiki batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 163. orr.
Erabat ahantzia neukan keroseno usaina, bat-batean sarkor, gailen; eta hegazkin orroa, giroan gorgarri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 18. orr.
gorgarri bat (4)