Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goretsi, gorets, goresten 1 du ad goratu, laudatu.

Hirukoak Generalitataren sendotasuna goretsi du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Garaikoetxeak EAko zuzendaritza goretsi zuen «hauteskunde hauetan berezko proiektua» aurkezteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak ere Euskaltzaindiaren lana goretsi zuen, eta euskalgintzak «lidergoak eta erakunde sendoak» behar dituela gaineratu zuen.  Berria - Kirola   2006-03-16

Adierazpenak egin zituen hileta ekitaldian eta bertan esandakoak «terrorismoa goresten dutela» uste du fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Borroka armatua goretsiko duzu?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Haiek goretsi duten meritua ez dut nik apaletsi nahi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Eta zer gaitzetsi edo goretsi baino, nola gaitzetsi edo goretsi da hemen inporta zaidana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Edozer gauza goresten dugu erremedioaren kategoriara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

Hochedék oso ongi daki bereengandik apartatzen baldin bada, bere burua baizik ez duela goretsiko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Ihes Ihes zihoan artzain kulturaren goresteko antolatzen ziren besta erraldoietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Goresten dudan Jainkoaren eskumakil ahula.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 383. orr.

Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,30

Goretsia zure izena, gizaldi eta gizaldietan!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Kristau Elizak gurtzen duen benetako Jainko Bakarraren ikuspegi aratz eta goretsiaren garraiatzaile historiko bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Txostenak, aburu-galdaketak, prentsaurreko sainduak, gizarte zibileko kidez osatu lantaldeak, instituzioen parte hartze goretsiak, mahai inguru sakonak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus