Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren giza abereen artean, hirietan, familietan, gehiago denak lortzen du gorentasuna eta aginpidea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Sarako hizkeraren gorentasuna aldarrikatu zuen Joanes Etxeberrik. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.
Zurien gorentasunaren eta esklabotzaren alde borrokatu zirela. Norberaren herriaren handitasunean, norberaren zibilizazioaren gorentasunean, norberaren arazoen garrantzian eta norberaren gaixotasunen interesean sinestea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.
Izadiaren eta, ondorioz, indarraren (hybris) legearen gainetik zuzenbidearen gorentasuna jartzeko ahalegina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Zuhurtasuna, ausardia, oldarkortasuna, bortizkeria eta, oro har, gorentasun aristokratikoari dagozkion ezaugarri guztiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Feofar Khanek, hoztasunez, bere gorentasunari datxekion gisan, harrera egin zien pozik uzteko moduan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.
Ohore handiz jakinarazten dizut, gorentasuna, maitemindu egin zarela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.
Eta ber-bertatik zertu liteke kontua, gorentasun hori, baldin eta erantzuna emateko txera badu berorrek. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 216. orr.
Zientzien hazkuntza norberari dagokion mailan sustatzea Zure Gorentasunaren alde lan egitea da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.
Zure Gorentasunaren zerbitzaririk apalena, Thomas Hobbes. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 37. orr.
Eta oraintxe bertan Bere Gorentasunak esango balit: "Nozdriov”. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.
Berorren Gorentasunak ez luke sinetsiko zein lagun handiak garen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.
Berorren gorentasunak badaki Irkutskeko biztanle guztiak berorrekin daudela -erantzun zion Voranzoff jeneralak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.
berorren gorentasun (5); berorren gorentasunak (8); berorren gorentasunari (7); gorentasun txit ohoragarria (4)