Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gordinxko (orobat gordinsko) 1 izond adkor gordintxoa.
Andereñoak gogoeta egin zuen, ez ote zuen hobe handik altxatzea eta elkarrizketa gordinxko hura amaitzea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.
Gure sortzaileen bizitzaren amaierako zati gordinxko hori. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 17. orr.
2 (adizlagun gisa)
Gordinxko dabil eguraldia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.
Borrokarako oraindik gordinsko nengoela-ta, Irungo setiaketara bidaliko ote ninduten, ez ninduten, ibili bide ziren zalantzan goikoak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 245. orr.