Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotz gordina egiten zuen, baina ez dut uste ohartu ere egiten nintzenik ez hotzaz ez gordintasunaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Sasoian dagoenak uste baitu egiaren jabe dela, baina gaixoari erdizkako egiaren itxurapean ezkutatu beharra daukala, egia osoaren gordintasuna zer edo zer gozatze aldera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 86. orr.
Baina azken bertsoetan, bat-batean, gurina zartaginean bezala urtzen da galerianoaren lehen bertsoetako gordintasun guztia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.
Xabier Leteren kantuaren bertsio oso gordina egin dugulako, orduko gordintasuna berreskuratu nahian. Berria - Kultura 2004-02-27
Ez haut beldurtu nahi, baina kontatu didaan horrekin guztiarekin, ez harritu hire osaba gehiago ez ikustea, barkatu gordintasuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 262. orr.
bere gordintasun (6); bere gordintasun guztian (3); bere gordintasun osoan (3); bere gordintasunean (9); gordintasun osoan (6)