Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia osoa, egia mina, ez da bakarrik jateko moduko platera; ez da nork bere buruari gordinki esatekoa ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.
Inork ez baitzuen uste izan bahiketa hain gordinki amai zitekeenik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.
Ziur zegoen Pizkor komandokoak bakarrik izan zitezkeela hain gordinki aritutakoak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.
Aitorpen honek marka guztiak hausten ditu, eta ezin gordinkiago erakusten alaitasun mamituaren barrengo harra: "Erran behar dut gogorki sofritzen hasi orduko, 11 urte nituela, irriparre bat ezpainetan kokatua bezala nabilala". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.