Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siberiako eguraldiaren laztasun eta gordinkeriari aurpegi emateko prest. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Gordinkeria hori zurituko duenik ez dago. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 189. orr.
Eta Lecœur andreak gordinkeria bat bota eta barre egin zuten biek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
Gizon bat bidali nioan guztiaren berri azaltzera, baina gordinkeria bat erantzun zian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 492. orr.
Segidan datorrenak, ordea, lotsa bera gorritzerainokoa du gordinkeria. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
Gure artean, gordinkeria larritzat hartuko litzatekeela funtzionario bat beste bati horrela mintzatzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.
Gordinkeria ez da batere bere estiloa, eta badu modua hizkuntza bortxatu gabe sexu harremanak, plazerra eta, bereziki, horien misterio, behar eta nahia idurikatzeko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Hark oso gustuko baitzituen apaizen eta mojen istorioak eta sakristiako gordinkeriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.
Barre zangoka, nork gordinkeria lizunagoa esaten ari ziren gizonak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.
Ibiltari bakartia agertu eta hura han galduta ez dabilela antzeman orduko, hor hasiko da prostituta bat goxotasunak esaten, hurrengoa gordinkerietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.