Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordinik 1 adlag egosi edo erre gabe.

Fruitua berriz, infusioak eginez, berehalaxe hartuta igurtziz, edota gordinik janez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Jakiak gordinik jatea da onena eta, ezin bada, egostea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Surik ezaz, ardikia gordinik.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 31. orr.

Eta gordinik edo egosirik deus jan gabe, oso osorik erreta jan bedi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Protagonistek patata-tortilla jaten ahal dute, edo arraina gordinik, edo pilula energetikoen nahasketa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 60. orr.

Telebistan ez da gordinik ezer eskaintzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

2 hed

Lehen aldia da lanetik kanpo elkar ikusiko dutena, ke eta musikaren adulteraziorik gabe, gordinik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

3 gordin-gordinik

Batere zalantzarik gabe erantzun nion nik egia, gordin-gordinik: [...].  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Horixe da denbora, denbora gordin-gordinik, geldiro etortzen da existentziara, haren esperoan egonarazten gaitu, eta etortzen denean, nahigabetu egiten gara ohartzen garelako bertan zegoela aspalditik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gordin gordinik (3); gordinik jaten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus