Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gordindu, gordin(du), gordintzen da/du ad gordin edo gordinago bihurtu.
Haatik, negoziazioek huts egin eta gatazka berriz gordindu zen. Berria - Harian 2005-07-29
Su-etenaren amaieran, egoera politikoa gordintzen ari zenean Elkarri-k bake ekimen bati ekin zion. Berria - Harian 2005-12-08
Bi komunitateen arteko harremanen ezegonkortasuna antisemitismoa gordintzeak erakutsi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.
On Camilloren eta gorrien arteko harremanak oso gordinduta zeuden eta liskar usaina zegoen airean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 114. orr.
Negua gordindutakoan, supazterrean, zenbat kontu esan ote ziren gure baserrietan Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.