Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patata gordinak edo apio bihotzak hozkatzera. Ia mastekatu gabe irentsi zuen azenario gordinak urdaila urratzen zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Eskua baratxuri gordinez igurztea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 27. orr.
Zorua dena garbantzu gordinez betea zagok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 199. orr.
Haragi gordina ematen zioat jateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.
Xingarren eta okela gordinen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Platerkada bat gibel gordin eskatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.
Janari gordinak bakarrik jaten zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.
Olio gordina eta ozpina. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 288. orr.
Tea, kafea, jutea, kautxua, opioa eta kotoi gordina, ingeles fabriketarako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Katherinek atorramotz ile-gordin bat zeraman. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.
Lebita horixka zuen, Errusiako seda gordinezkoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Petrolio gordinaren prezioaren aldaketei buruz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.
Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten. Elizen arteko biblia Mk 2,21
Porlan gordinezko maila batzuk itzalean galtzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.
Hogeita bi urte edo gehiagoko mutil gordina zen, ederra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.
Gizon argal horiek gizon gordinak dira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.
Gizabanako gordin eta osasuntsuek bakarrik egiten duten irri ozen horrekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.
Izebarekin batere konfiantzarik ez izan arren, nire osaba gordinarekin nahi nuena egiteko boterea nuela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 93. orr.
Goethe atsegin dut, hala ere; larru-jole handia izan zen, eta agure gordina bihurtu zen zahartu zelarik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.
Oraindik ere gizon gordina zegoena hola bukatzea ere... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 55. orr.
· Bere lau haurretarik hiru seme alaba galtzea adin gordinean. Herria 2002-09-26
Bulta txar baten ondorioz, Jainkoak bereganatu du oraino adin gordinean, 52 urtetan. Herria 2003-12-11
Isilarazi egiten zuen hitz gordinez kasik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.
Egia erran, gazte ginelarik baginazkien orain nasaiki entzuten diren hitz gordinak, bainan ez ginituen erraiten jende helduen aitzinean. Herria 2001-06-07
Gainerako gizonezkoen gaitzespen gordinei jaramonik egin gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.
Ordu arte sekula ez baitzen idatzi Errusiako gizartearen hain kritika zorrotz, gordin eta mingarririk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.
Ez dago lau hitzetan arrazoi gordinagorik esaterik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Birao gordin bat atera zaio marinelari: -Jainkorotz! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.
Egia al da, aurtengoa, aspaldiko negurik gogorrena eta gordinena izan dela? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.
Hotz gordinenetara ohituta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Eguraldi gordinak uxaturik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 461. orr.
Nortea, Norteko haizea, hotza eta lehorra den haize gordin minari deitzen zaio Basaburu aldean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.
Bero gordin batek kiskaltzen ditu eguerdiko orduak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.
Ipurmasailena ez zen aipamenik gordinena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.
Filmetan ez duzu eszena gordinik ikusiko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 41. orr.
Nekazarien pasadizo xelebre eta txiste gordinak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.
Irain lizun gordinenak jaurtikiz emakumeari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Maite-jolasetan, musu batean, besarkada batean, txantxa gordin batean ezer txarrik ez ikustea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Ostatuko pantailan, larru jotze gordinezko bideo haragitsuak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Baina gertatzen da funtsezkoa dela hitz gordin edo zikinak esatea atseginaren hordialdian. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
Barre egiten dugu txiste hori dela-eta, eta orduan nik beste bat kontatzen diot, gordinxeagoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 54. orr.
Esanen didazue ur gordina eta arrea dakarrela; ez dela mehe eta gardena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
Lur gordina zuen zoru, goian adarrak nahas-mahas. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.
Haren ahots gordinak labana baten modura ebaki zuen isiltasuna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Gizonaren irri gordinak, uxkailtzear, bagoia bete zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 94. orr.
Geltokietako argi gordina trena gelditzen denean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.
Egiarik beteenak, gordinenak eta aintzakotzat hartzekoenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.
Eskua ukitzeko desio bortitza, Imanolen eskua ukitzeko gogo gordina sentitu zenuen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.
Zaharron ezinaren errealitate gordina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.
Bere iraganarekiko kontu-garbiketa gordina dago liburu osoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 15. orr.
Lagunarteko hizkeran erabiltzen diren erdarakada gordinak saihestu egiten dira hizkera jasoan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 170. orr.
Zurrunbilo zaratatsua isiltasun gordin bihurtu zen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.
Hemengoek zure ekintza gero txalotuko zuten, gero eta isilean, zinismorik gordinenaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.
Diodan heriotza hori sinesteko edo irensteko, heriotza egosi egin behar da lehenbizi, zeren heriotza gordina ez baita inongo ahotan sartzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.
Palestinaren eta Israelen arteko gatazka gordinean girotu du [filma]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 115. orr.
Brooklyngo alderdi ilunenei begiratzen dien eleberri gordin galtzailez betea: prostitutak, drogaren menpekoak, trabestiak, bortxatzaileak... Berria - Kultura 2004-04-29
Xehetasun gordinen artean, torturari ihes egiteko leiho batetik nola egin zuen salto kontatzen zuen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 37. orr.
Konkista militarraren metodo gordinera itzultzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.
Neoliberalismo gordinak, Sombart-ek zioen bezala, gizakia bizitzaren zentro izatetik aldendu zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.
Kaleratze gordinik ez du aurreikusten, baina bai, ordea, langileak aldez aurretik erretiratzea, lana utzi nahi dutenak diruz saritzea, eta beharginak ontziola batetik bestera eramatea. Berria - Ekonomia 2004-10-15
Anitz merkatari eta itsas kapitainek ekarria zuten uhartetik lehorrera metal gordin zein landuzko kargamendurik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.
Euskal Autonomia Erkidegoko BPG edo Barne Produktu Gordinaren hazkundea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.
Gizaki bakoitzaren errenta erreala (alegia, Nazio Produktu Gordina per capita, baina erosketa ahalmenaren arabera parekatuta). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.
Errenta Nazional Gordinaren %1,24. Berria - Ekonomia 2004-04-04
Nafarroako Balio Erantsi Gordina EBkoaren %108,13 da eta %107,77 EAEkoa. Berria - Ekonomia 2004-05-04
Kapitalen irtenaldi gordinen batuketa, edo, bestela esanda, atzerrian egindako inbertsioen multzoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Euskadiko Kutxak aurten 116,1 milioi euroko irabazi gordinak lortzea espero du. Berria - Ekonomia 2004-01-16
Nafarroako batez besteko soldata gordina. Berria - Ekonomia 2004-07-23
Oren gordina 7,4 euro ordaintzen dio enpresak gutieneko soldata duen bati. Berria - Harian 2005-05-15
0,326 euroko dibidendu gordina. iaz 389 milioi dolar gordin irabazi zituen. Berria - Ekonomia 2004-02-07
Familien batez besteko errenta erabilgarri gordinaren %86,6ra iritsi da zorra. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Xifre hori gordina, legezko kenketak egin aitzinekoa. Herria 2004-01-22
Horrela, balio gordin batetik balio garbi batera igarotzean, produkzio prozesuan gastatzen den kapital-stockaren zatia hartzen da kontuan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.
· Ezagutza zientifikoaren (fisikoaren) eite sinbolikoa agerian jarriz, Duhemek egitate gordina eta egitate zientifikoa bereizten ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Hazkunde mugimenduak eta jaiotzen tasa gordina. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.
Gordin mintzatzea erabaki nuen, leunkeriaz eta zurikeriaz mintzatzea baino hobe zelakoan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.
Hori bai gauzak argi eta gordin esateko modua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.
Hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.
-Utzi bakean! -esan zuen Fuhrmann doktoreak gordin, eta bere egunkaria irakurtzen jarraitu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.
Berak zakar eta gordin ihardetsi zidan ez zegokidala niri goi--irakasleak kritikatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
Bernizen kontuan, izan ere, oraindik, barkatzeko hain gordin esatea, analfabeto hutsa nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.
Badaki-eta apirilak noizbehinka gordin portatzen ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Barkatuko didazue gordinegi mintzo naizela uste baduzue, baina esan behar dut cocuyo horren morfologiak antzekotasun nabarmenak dituela emakumearen organo sexualekin. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
Baina badirudi, sasoi honetan, neguaren gordinak badakiela beratzen ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 69. orr.
Heriotzaren gordina egosi arteko onik ez izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.
Pasadizo txikiak albo batera utzi, pertsonaien eta istorioaren gordinari bide emateko. Berria - Kultura 2004-03-26
Itzuli egin zen gorputzaren gordinena erakutsiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Etxebizitzaren arazoa gordinean dugularik, nola uztartu bizitegi baten beharra eta laborantxaren geroaren segurtamena? Herria 2005-12-08
Kalean ibili eta ikerketak gordinean egitea, zuzenean, tartean paper-mendirik eduki gabe. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.
Boterearen logika, gordinean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.
· Gure begietako kamerek, eszena bere gordinean jaso ezinik, geldotu beste biderik izan ez balute bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.
Gaur egungo gizarte egitura honetan herriko hizkera bere gordinean erabiltzea baino egokiago gerta daiteke honen eta batuaren tarteko bat moldatzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.
Izadiaren emaitza hutsa, gordin-gordina. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.
Bere garaian hiru seme-alaba hazitako emakumea, oraindik ere gordin-gordina, bizitzaren lorean esango nuke nik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 57. orr.
Gerraoste gordin-gordineko urte haietan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Baita hotz gordin-gordineko goiz albetan eta leihoak izotz-geruza lodi batek estalita zeuden egunetan ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
· Ordura arte nola edo hala ez ikusiarena egitea lortu bazuen ere, gordin-gordin agertu zitzaion bat-batean gaixotasunaren larritasuna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 142. orr.
Ez zen, ez, nolanahiko galdera, baina gordin-gordin sortu zitzaion Ruche jaunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.
Antzerki-lan bat idatzi zuen Lizardik, Ezkondu ezin zitekean mutilla izenburu esanguratsua duena eta adierazi dugun arazoa gordin-gordin azaltzen duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.
Batere zalantzarik gabe erantzun nion nik egia, gordin-gordinik: [...]. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.
Horixe da denbora, denbora gordin-gordinik, geldiro etortzen da existentziara, haren esperoan egonarazten gaitu, eta etortzen denean, nahigabetu egiten gara ohartzen garelako bertan zegoela aspalditik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.
bezain gordin (10); birao gordin (3); errealitate gordin (9); errealitate gordin eta (3); eta gordin (25); euro gordin (15); gizon gordin (3); gordin adierazi (3); gordin azaltzen (3); gordin baino (4); gordin bat (16); gordin batek (5); gordin batekin (3); gordin baten (5); gordin esan (3); gordin esanda (4); gordin esatea (4); gordin eta (44); gordin eta garden (3); gordin gaitasunaren (3); gordin gaitasunaren eta (3); gordin gordin (14); gordin gordinean (3); gordin gordinik (3); gordin hark (3); gordin horiek (5); gordin hura (3); gordin mintzatu (3); gordin mintzatu zen (3); gordin samar (3); hain gordin (12); haize gordin (3); hitz gordin (9); hitz gordin bat (3); horren gordin (4); hotz gordin (4); irudi gordin (3); istorio gordin (4); modu gordin (3); negu gordin (3); petrolio gordin (5); txantxa gordin (3); zakar eta gordin (3)
baina egia gordina (3); barne produktu gordina (72); bezain gordina (5); egia gordina (13); egoera gordina (5); eraketa gordina (3); errealitate gordina (33); errealitatea gordina (4); eta gordina (15); euro gordina (4); euroko soldata gordina (4); gizon gordina (4); gordina agertzen (3); gordina aurten (3); gordina baino (5); gordina bihurtu (3); gordina bpg (16); gordina da (16); gordina dago (3); gordina du (3); gordina dute (3); gordina egin (5); gordina egiten (6); gordina eta (11); gordina izan (3); gordina jaten (3); gordina zela (3); gordina zen (5); gordina zuen (3); haragi gordina (6); hotz gordina (5); hotz gordina egiten (4); kapital eraketa gordina (3); mahats gordina (3); nazio produktu gordina (4); produktu gordina (76); produktu gordina aurten (3); produktu gordina bpg (16); rock gordina (3); soldata gordina (8); tasa gordina (4)
ahots gordinak (4); are gordinagoa (4); baino gordinagoa (6); barne produktu gordinak (13); barne produktu gordinaren (118); errealitate gordinaren (7); errealitate gordinari (3); errenta gordinaren (4); eta gordinagoa (5); eta gordinagoak (4); eta gordinak (5); euroko irabazi gordinak (3); gero eta gordinagoa (3); gordinagoa da (4); gordinagoa izan (3); gordinak bpg (5); gordinak dira (4); gordinak eta (5); gordinak ez (5); gordinak izan (4); gordinaren bpg (13); gordinaren ehuneko (4); hitz gordinak (8); irabazi gordinak (4); oso gordinak (3); petrolio gordinaren (9); produktu gordinak (13); produktu gordinak bpg (5); produktu gordinaren (119); produktu gordinaren bpg (13); produktu gordinaren ehuneko (4); soldata gordinaren (5)
adin gordinean (8); barne produktu gordinean (6); bere gordinean (14); errealitate gordinean (3); errealitate gordinera (3); euro gordineko (3); gordin gordinean (3); gordin gordinik (3); gordinean ematen (3); gordinean eta (3); gordinegia da (4); gordinen bat (5); gordinik edo (3); gordinik ez (4); gordinik jaten (5); hitz gordinez (4); hitz gordinik (3); modu gordinean (5); negu gordineko (3); okela gordinen (3); produktu gordinean (6)