Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gordiar
1 gordiar korapilo (orobat korapilo gordiar) izlag kontu erabat zaila, koska ia gaindiezina.
Baina horren guztiaren gordiar korapiloa ulertzeko, ikusi behar da kontsumo gizartea berehalakoaren kulturaren erritmoan mugitzen dela, ingurumenarekin lotutako kontuek epe luzeko konponbideak behar dituzten oso gai sakonak planteatzen dituzten bitartean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.
Erantzun baten zain zeunden, korapilo gordiarraren beste muturra nik emateko zain. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.