Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordetzaile pred/iz gordetzen duena.

Aldi berean gordetzaile eta berritzaile dira, beraz, bazter hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 67. orr.

Leku berezia, nagusia, betetzen dute gauzek beraien gordetzailearen irudimenean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Bere herriaren musika tradizio aberatsaren gordetzaile nagusia ez ezik, Dick Gaughan (Leith, 1948), langileriaren kantuen igorle handienetako bihurtu da.  Berria - Kultura   2004-03-17

Ebanjelio santuaren gordetzaile deituak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.

Egunkaria SAk hartzeko zituenak eta zorrak lehenbailehen likidatzeko legezko gordetzaile bat izendatzeko eskatu zioten epaileari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Azkueren jarraitzaile, miresle, lan biltzaile, oroimen gordetzaile eta biografia egile.  Berria - Kultura   2004-06-09

Informazioa aukeratutako pertsonaren (sekretu-gordetzailearen) barruan ezkutatzen da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pottertarren sekretu gordetzailea (3); sekretu gordetzaile (5); sekretu gordetzailea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus