Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordetegi (25 agerraldi, 15 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 169 agerraldi) 1 iz gordetzeko lekua, biltegia.

Gotorlekua, oso goiz, min-leku bihurtu zen, presoen gordetegi, presoen galdutegi beraz, presoen kantutegi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Konturatu baitira sofistak, hitza bera, egiaren gordetegi sokratikoa baino gehiago, boterea dela giza auzietan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Bertako langileek haren berri jakin gabe atera baitzuten txalupa hori gordetegitik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 187. orr.

Eliza dotore samarra, zaldalearen gordetegi bilakatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.

Txaluparen lema ordea gabarra gordetegian dago.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.

Behera egin zuen lurra ia ukitzeraino, eta lumak, gorputzaren zamak beren gordetegitik aterarazirik, hegan barreiatu ziren gelako zoko-bazter guztietara. disekzio-salaren gordetegia zegoen patiora jaisteko eskaileretatik igarotzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Gordetegi bat izaten du, gasolina-tankeari konektatua, eta, beste muturrean, metalezko disko malgu bat, atzera eta aurrera mugitzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun akabo erudizioa, gaur egun gordetegi-sistema elektronikoak jabetu dira oroimenaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ziztu bizian atera baitzen botila-gordetegitik kanpora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Operazio honetan, arma gordetegi bat ere aurkitua izan zela zehaztu zuen eledun honek.  Berria - Mundua   2004-07-23

Saint-Jean- de-Maurienneko dinamita gordetegian (Bretainia) lehergailuak lapurtu nahi zituelako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Txaluparen lema ordea gabarra gordetegian dago.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.

Coculim kondeen jauregiko atari neoklasikoa, horiek ere Mascarenhas familiakoak ziren, burdin gordetegia, horretan bukatu ziren handitasunak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus