Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gordearazi, gordearaz, gordearazten du ad gordetzera behartu.
Ibilgailua posta etxean gordearazi zuten, zaldiak segituan erdiesteko kezkarik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.
Leku berezi bat gordearazi zuen berarentzat soinu-kontrolaren ondoan, akustika hoberena zen aldean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.
Pobretasun santua gordetzen eta besteei gordearazten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1191. orr.
Baina nire baitan dudan halako barne harrotasun horrek, nire lanbideak berez dakarren harrotasuna nonbait, ia neure gogoz kontra halako gizatasun bat gordearazten zidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.