Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon argalak pilula biribil bat atera du plastikozko gordailu batetik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 225. orr.
Paperen eta liburuen gordailua, berriz, txostenak eta gutuneria, esate baterako, kale-muturreko biltokira eraman genuen. itsasontziei indarrez kendutako jatorrizko eskuizkribuen gordailua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.
Makilaren barruan zegoela gordailua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.
Jakin denaren arabera, zazpi gordegailu atxemanak izan dira, "Zuloak" deitzen dituzten horietarik, batzu lurpez eginak. Herria 2004-10-07
Nahiz droga hori aski polliki ezarria zen espresuki eginikako gordegailu batean... Herria 2005-06-16
Zutik geratu zen kapera, Giottoren fresko ezagunenen gordailua. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.
Nire bihotzeko sekretu guztien gordailu baitzara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.
Baserria euskal esentzien gordailutzat duten irakurle politikoki zuzenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Osasun publikoaren gordailua zaindu beharraren muga gainditzen duten zigorrak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.
Gordailu hori aldioro areagotzen da aurreko jakituriarekin, eta betidanik hartu ohi da legeriaren osagarri zinezkotzat. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.
234 obra utzi ditu museoaren gordailuan Ramos Erdozia familiak. ik beherago 5. Berria - Kultura 2004-08-10
Aduanako gordailuan utzitako salgaiak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 93. orr.
Memoriaren gordailuetan aurkitzen ditugun zaharkinek. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.
Egon zaitezke segur fidelki eta gogo onez gordeko dudala zuk fidatu didazun gordailua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.
Normalean, gazteek sakrifizioak eskatu ohi dizkiete beren esperantzen gordailu direnei. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.
Susa argitaletxeak sortutako Literatur Aldizkarien Gordailua. Berria - Kultura 2004-03-20
Legezko Gordailua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.
Jaunak zeruko bere gordailu aberatsa irekiko du zuentzat. Elizen arteko biblia Dt 28,12
Besotik eskegitako poltsoa gordailu beltz txikia zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 123. orr.
Itsasoko aberastasunak eta hondartzako gordailu ezkutuak. Elizen arteko biblia Dt 33,19
Gauza jakina da jende guztiak ahalik eta zati txikiena jarri nahi duela gordailu publikoan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Beste batzuk behin eta berriro eskatu ostean, gordailu ezkutuagotan baileuden. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.
Gasolina isurgailu baten parean gelditzen naiz, autotik atera, gordailuaren tapoian giltza sartu, ireki eta mangeraren muturra gordailuaren ahoan sartzen dut. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Gordailua mukuru betetzen denean mangera atera, tapoia jarri, giltzaz itxi eta dendatxora noa ordaintzera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Epe laburreko gordailuak epe luzeko kreditu bihurtzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Inbertsio funtsen eta epekako gordailuen hazkuntza. Berria - Ekonomia 2004-10-30
Gordailuen berme-funtsa finantzatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Aurrezki gordailuen eta gordailu komertzialen arteko ratioa. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 7. orr.
Eskura dituzten gordailu bermedunen erabilera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
Baldin agintari publikoek ez badute gordailuen likidotasuna bermatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Baliabide horien erdia ia gordailu likidoetan ezarri zen Mendebaldeko bankuetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Haiek ez zuten, ordea, dotrina horren isilpeko atala, Artemisen altxorraren gordailu-gelaxka piramidal zarratuan baitzegoen hura. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.
Dela gordailu-banku, dela industria-banku. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Airekoak kanpalekuaren hegoaldea dute bonbardatzen han dira SS-en kasernak, lantegiak eta material gordailuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.
Baina non ikusi da trajea jaki-gordailuan gordetzea? Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 164. orr.
Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Museoaren bilduma «nabarmenki aberasten du» Ramos Urangaren artelan gordailuak. Aldare azpian omen zeukaten egina arma- eta lehergailu-gordailua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Izan al zara elur-biltegietan? Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak? Elizen arteko biblia Jb 38,22
Familien aurrezkiak banku-gordailuetatik urruntzen baitituzte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Aurrezki gordailuen eta gordailu komertzialen arteko ratioa. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 7. orr.
Gaur egun erabiltzen ez den gas gordailu batean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Bere energia-gordailua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.
Erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.
Dagoeneko organikoturiko edo gutxienez erreduzituriko karbono gordailu eskergak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.
Gorde bitez abadesa eta ahizpak monasterioan diru-gordailurik hartzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Banketxe pribatuek ere sortzen dute dirua, diru baitira, esan bezala, bertako diru-gordailuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Bilbao Basketek atzo lortu zituen bermeen gordailua ordaintzeko [...] falta zitzaizkion 1,7 milioi euroak. Berria - Kirola 2004-06-15
Kulturaren ataria sortu, lege-gordailu digitala definitu. Berria - Kultura 2004-10-29
Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,20
Think tanks edo ideia-gordailuak deitu dituzte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.
Ehundaka tona zilar emango diet ogasuneko zerbitzariei, errege-gordailura eraman dezaten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.
Elkartasun gordailuetan bost milioi euro bildu ditu BBK-k. Berria - Ekonomia 2004-01-02
Martin Baionako notario baten etxera joan zen, agindu-txartelak zuzenak ziren galdetu zion, eta baietz esan zionean, hantxe utzi zituen gordailuan, ordainagiri baten truke. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.
Argitaratzen diren liburu guztien ale bana baitago Liburutegi Nazional horretan gordailuan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.
100 film inguru jaso ditu gordailuan Euskadiko Filmategiak. Berria - Kultura 2004-07-24
aldizkarien gordailua (9); aldizkarien gordailuan (5); bere gordailu (3); gordailu bat (3); gordailu hori (3); gordailua n (3); gordailuan utzi (3); jaki gordailua (3); jaki gordailuan (3); liburu gordailu (3); literatur aldizkarien gordailua (9); literatur aldizkarien gordailuan (5)