Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorbatadun (orobat korbatadun g.er.) izond/iz gorbata daramana.

Gizon gorbatadun haietako batek, telefonoa barik maskor bat zuen belarri ondoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.

Gizonezko gorbatadunak batzuk, gona motzeko emakumeak besteak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.

Sarrerako langile gorbatadunari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 136. orr.

Bat-batean, bidera irten zitzaidan zaintzaile gorbatadun bat.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

Puru-erretzaile gorbatadunen alboan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 155. orr.

Gazte gorbatadun irribarretsu batzuk.     «Bizia lo», 2003 - 51. orr.

Aurpegi bat lauki moduan jaisten zena, lepo korbatadun baten gainean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen, gerra aurreko traje dotorez jantzita, gorbatadun eta betaurrekodun.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Itxoiten egon nintzen denboran, sartu-irtenean ibili ziren bospasei gizon: berrogeitaka urtekoak, bizardunak, gorbatadunak eta tweed-ezko jakaz jantziak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus