Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere edertasunaren gorazarrea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 83. orr.
Desiderius Erasmusek (1467-1536) Encomium Moriae (Erokeriaren gorazarrea) izeneko liburu satirikoa idatzi zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.
'Putzu'-ren gorazarrea. Berria - Kultura 2004-09-08
Julian Menendezi gorazarre. Berria - Kultura 2004-11-21
Zorroztasunari gorazarre. Berria - Kultura 2004-02-18
Erromatarrei gorazarrea. Elizen arteko biblia 1 M 8,1 tit
Orduan, gorazarreak kantatu zizkioten Jaunari, egin zizkien egintza handiak aitortuz, Jainkoaren aingerua agertu baitzitzaien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 126. orr.
Gorazarrea unibertsitateko lankideek antolatu dute. Berria - Kultura 2004-10-06
Errabino batek [...] hilaren gorazarrea egin zuen, ingelesez. ik beherago 3. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
Bitartean, apaizek gorazarreak kantatzen zituzten. Elizen arteko biblia 2 M 1,30
Naturaren gorazarrean itotako poesia zen harena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Gerraren eta indarraren, are barbarotasunaren eta basakeriaren gorazarrean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.
Begi gozo, gorazarrez eta laztanez bete batez begiratzen ziola. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.
Etengabe irakurtzen genuen, Lajosen eraginpean eta haren gorazarretan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Bihar hiru orduz edan gabe egoteko eskatuko dio gobernuak Sri Lankako populazioari, Elefanteen Atakan egarriz hildako soldaduen gorazarrez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.
Anaitasunaren gorazarrez edan zuten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.
[Periklesek] hildako heroien gorazarrez egindako hitzaldi ezagunean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
PPko kideek, aldiz, gorazarre-hitzak izan zituzten Aznarrentzat. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Francis Arinze Jainkoari Gorazarre Kongregazioko prefektua, hain justu ere. Berria - Harian 2005-04-05
Gorazarre festa izatea nahi dute Gabriel Arestiren Eguna. Berria - Kultura 2004-07-10
Iñaki da lehenengoa, Mendiondo adiskidearen gorazarrezko izena daukana. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.
Funtsean familiari egin nahi zaio gorazarre. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.
Sozialistak, nazionalistak, abertzaleak, errepublikazaleak eta komunistak bildu baitziren 36ko biktimei gorazarre egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Materiari eta hutsari gorazarre egin nahi dionak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Txakolinari gorazarre egingo zaio Getariako Ameztoi txakolindegian. Berria - Kultura 2004-08-12
Gorazarre kantu hilezkorrez laudatuko diren legeak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.
Frantziaren handitasunari gorazarre kantuak botatzen mundu guztian. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 89. orr.
gorazarre bat (4); gorazarre egin (15); gorazarre egin nahi (3); gorazarre egiteko (10); gorazarre egiten (13); gorazarre egiten dio (4); gorazarre ekitaldia (3); gorazarre eta (10); gorazarre eta gorespen (4); gorazarrea egin (3); gorazarrea egiten (3); gorazarrea koru (4); gorazarrea koru zuzendariarentzat (4); gorazarreak eta (6); gorazarreak kantatu (3); gorazarreak kantatzen (4)