Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gorarik 1 adlag gora, goraturik.
Ukabila gorarik eta aurpegia zapi gorriz gorderik indar errepresiboak mehatxatzen zituzten gazteak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Hilkutxa elizan sartu zenean, gerlari ohien bandera gorarik eta medailak putzuka gorri hertsi batean xintxo. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
Ameriketan George Bush presidentak burua gorarik doala iduri du, berriz ere egin beharko dituzten Presidentziako bozetarat. Herria 2004-01-22
2 goraki, ahoa betean.
Zurekin egiten dut gogoeta ahotsa gorarik, ene adiskidea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
burua gorarik (4)