Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nuke nahi, ordea, inoren ahotik datorkidan edozein gorapenez neure poza gehitzerik. Jainko ahalguztidunaren ohore eta gorapenerako. 1224ko Gurutzearen Gorapen jaiaren (irailak 14) ondoren. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.
Su haundi bat pizten da arrats hartan, ohidura zaharra da kasik mundu guzian, iguzkiaren gorapenkari, dantzak emaiten dira errondan edo jauziak suaren gainetik egiten, eguzkiaren ohoratzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.
Ilargiaren gorapenean jarritako arrautzetatik, gehienak oilasko; beherapenean ipinitakoetatik, oilandak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Gorapeneko ilargi laurdena ederki ageri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.
Ortzegunean gorapena ilargi berriarekin, aste undarra fresko eta usu euria. Ingurumena errespetatuz, gorapena edo beherapenaren arabera hasiko dituzte ereinteak. Herria 2004-10-14
Beherapenean gaude, kanbioa astelehenean, gorapenarekin, aroa ederrean. Herria 2005-06-02
Ortzirale huntan sartzen gira gorapenean, aro euritsu eta freskoagoa aste undar huntan guzian. Herria 2004-11-11
Gorapena ortzirale arte. Herria 2001-03-08
Gorapena 23 an. Herria 2001-05-24
gorapen jaiaren (3); gorapenean gaude (16); gorapenean sartu gira (3); gurutze santuaren gorapen (4)