Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fionn zuhaitzen artetik sartu zen eta goranzko ibarrera abiatu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 112. orr.
Galbidea beheranzko pendiz arina da; onbidea, aldiz, goranzko aldapa neketsua. Berria - Ekonomia 2004-01-02
Aurten txapeldunordeak izan dira, eta gorantzako bidea hartua dutela berretsi dute. Berria - Kirola 2004-06-17
Behetik goranzko begiradak. Berria - Kultura 2004-01-24
Eta ondotik non ikusten dugun, goranzko panoramika batez, etxeetako leiho guztiak itxi egiten direla hurrenez hurren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.
Euroak goranzko bideari ekin dio. Berria - Ekonomia 2004-11-18
Kapeluarekin eta goranzko bibote txikiekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Behetik-gorantzako beroa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 49. orr.
Goranzko haize bertikal bortitzak dabiltzan kumuloninboen barruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.
Goranzko doinuak, bai-ala-ezko galderekin lotzen ditugunak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.
Lastozko Kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Eraikuntzaren goranzko zikloa 2006an amaituko da Europan. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Biztanleriaren eta munduko pobreziaren goranzko joerekin batera. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.
Gorantz doan eskari horri erantzuteko gero eta nabarmenago kontsumitu behar da baliabideen oinarria, eta goranzko eskari horren eta arrain-sarda, akuifero, baso eta abarren produkzio iraunkorraren arteko aldea areagotuz doa etengabe. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.
Ikasle etorkinen kopuruaren goranzko bilakaera argi azaltzen duen datu bat eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Kontsonanterdiek osatzen dituzten goranzko diptongoak eta bokalerdiek osatzen dituzten beheranzkoak ere erritmikoki ezberdin dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.
Barne krisian murgilduta dago BNG 2001. urtean botoen marra ordura arte beti gorantzakoa erortzen hasi zenetik. Berria - Mundua 2004-07-07
Noiz egiten dute bat, non egiten dute bat beheranzko mareak eta goranzkoak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Bi dekretu-sailak, moralki gorantzakoak eta moralki beherantzakoak, Elizak Estatuan duen eraginaren froga dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.
Goranzkoan, hutsik, udaletxea baino goragoko nasetara doa, Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.
Kurba argi goranzkoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Handik bidexkak goranzko latza hartzen zuen bat-batean zuhaitzen artean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.
behetik goranzko (3); duen goranzko (3); ere goranzko (5); eta goranzko (11); euroaren goranzko (3); goranzko aldapa (3); goranzko bidea (12); goranzko bidea hartu (3); goranzko bidean (11); goranzko bidean jarri (3); goranzko bideari (8); goranzko bideari eutsi (3); goranzko bilakaera (3); goranzko eta (4); goranzko eta beheranzko (4); goranzko joera (29); goranzko joerak (3); goranzko joeran (3); goranzko joerarekin (4); goranzko joerari (12); goranzko joerari eutsi (6)