Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goranahi (orobat gora(-)nahi) 1 iz gora egiteko nahia.

Hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

2 handinahia, handitasunaren irrika bizia.

Zuzentasuna defenditzen dutela diote, baina beren goranahia baizik ez dute defenditzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 208. orr.

Bere bizitza eman zion alderdiari, baina itzalean geldituz beti, inolako goranahirik gabea baitzen, apala, umila eta eskuzabala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Orobat, epelduxeak ziren garai bateko gora nahiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Beraz, harrigarria dirudien arren, bere-berea du apaltasunak bihotzaren goranahia; bihotzak beherantz egitea, berriz, handikeria da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 370. orr.

Ama Handiaren erlijioa, basakeria latza eta goranahi espirituala era bitxiz nahasten zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Ibiliak egiten zituen munduaren lohikerietan barrena, bihotza gora-nahiez beterik, amodio unibertsalez gainezkatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

3 goragalea.

Dulzineagana hurbildu nintzenean [...] baratxuri gordin usaina zeriokeen; hara, zorabioa eta gora-nahia eman zidaan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

• 4 izond handinahia, handizalea dena.

Keinuak, entzuleriari mintzatzeko manera, boteredunen aire hura, eskuan dituen ttanttoak ongi ezagutzen dituen gizon goranahiaren ezaugarriak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Harrokeria goranahi zitalaren irrika.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Nik, bederen, ez nuen neska gora-nahia hain errukarri egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

5 goranahiko izlag

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Era honetako gizon batek, goranahikoa bada, zain du mende guztietako loria; filosofoa bada, bere hiritarren bedeinkazioak kontsolatuko du aginpide ezetik, nahiz eta haien esker txarrak behin baino gehiagotan erasan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus