Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goralpen iz goratzea.
Santu bati buruz egin ote liteke goralpen handiagorik? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.
Buenos Aires alegiazko baten goralpen demagogikoari. horrekin batera, bere damaren goralpena egingo dio. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.
-Bai, Indiatik etortzen diren usapalek zutaz goralpenak egiten dizkidate. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 121. orr.
Ordutik ospatu zen, 335tik aurrera, Jerusalemen bertan, Gurutzearen Aurkikuntza, eta, handik mende pare batera, Erroma aldera zabaldu zen, Gurutze Santuaren Goralpen izenarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.