Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goraldu, goral, goraltzen du ad goratu.
Amodioaren morboa goraldu eta aldarrikatu dutenak poetak izan baitira, Platon buru dutela erromantizismoarekin gailurra jo arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.
Goraltzen bazaituzte joko duzu nola-hala behea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 49. orr.
Senarraren hitzek / neska gazteei ohi zaizkien lore laztanez / goraltzen zuten emaztearen beherakada. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 105. orr.
Eman biezazu Jainkoak beti goraldua izatea eta beraren ondasunak hartzea. Elizen arteko biblia Jdt 13,20