Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat orri pasatu ondoan goraki irakurri zuen. Irriz lehertu zen goraki, balentria bikainaz espantuka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
Hots argiz, nirekiko ahoskatu nuen goraki: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 98. orr.
-Zer da hau? -galdetu nion goraki anaiari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 65. orr.
-Menturaz beste nonbait zendu zen... -pentsatu zuen erretoreak, goraki. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.
Itzul zaitez zeure gelara!, agindu dit goraki. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.
Gero goraki, hitzak lehenik, oihuak gero. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.
Goraki negar egiten ikusi eta entzun zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.
Oihu egin nion, ahal bezain goraki. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.
Ostatuko jende guztia hizketan ari zen, eta nahiko goraki. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 80. orr.
Ez da berantegi bertze Herriko Etxek ere beren ez-adostasuna goraki adieraz dezaten. Herria 2003-09-18
Goraki salatu du Leiak 2x2 bide horren proiektua. Herria 2005-02-24
Elizako plaza mukurru bete batean, goraki aldarrikatu du euskal nortasunaren zaintzearen baitezpadakotasuna. Herria 2004-04-29
Enpresa haundiek onartu dute Aubry legea eta goraki diote ez dutela lege berria aplikatuko. Herria 2005-02-10
Ariel Sharon judu lehen minixtroak erran du goraki ez direla hobendunak gaztigurik gabe egonen. Herria 2002-12-05
Holakorik ez baita frantses Lege Nagusian, nik erraiten dut goraki: Europari Bai! Herria 2005-05-12
Laudatuz haatik, eta goraki, Hegoaldeko adiskideak, HERRIA-ren laguntzaile leial eta zintzoak. Herria 2004-12-09
Orduan agerian eta goraki ariko da predikatzen, jendeen baitan sustatu nahiz lehengo fede azkar hura. Herria 2003-10-30
du goraki (3); dute goraki (5); ere goraki (4); esan zuen goraki (10); eta goraki (21); goraki erran (6); goraki esan (6); goraki esan zuen (4); goraki eta (17); goraki eta fermuki (3); goraki ez (3); goraki hitz (3); goraki irakurri (3); goraki kantari (6); goraki kantari taldeak (3); goraki salatu (6); goraki salatzen (6); goraki salatzen du (3); goraki taldea (5); goraki taldeak (6); kontzertua goraki (3); zen goraki (3); zuen goraki (16)