Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goraintzi iz norbaiti, aurrean ez dagoen baten partetik, edo aurrean ez dagoen batentzat, ematen zaizkion diosalak. ik eskumuin.

Goraintziak eman nire partetik Rosemonde andreari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 60. orr.

Nire lagunen bat ikusten badok, emon goraintziak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.

Lehengo batean zuretzat eman zizkidan goraintziak Sudurrek, gure lagun zaharrak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.

Aita Santua ikustean emon biezazkio hari nire goraintziak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 12. orr.

Neskak Hüsoren partetik goraintziak eman eta gero.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Onarzkitzu ene errespetuzko goraintziak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 155. orr.

Goraintziak ekarri dizkiot bere lehengo eskolierren partez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Iragan ibiakoitzean izan da gaztain jate bat euskaldun presoen berriño batzuen jakiteko, laguntza ekartzeko etxeko eta adixkideri, artetan goraintzi helarazteko,gastuetan parte hartzeko.  Herria   2001-11-15

Duela pare bat hilabete jaso nuen Iñakiren gutuna, goraintziak bidaltzen dizkizu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 161. orr.

Itzulia egiten baitu iguzkiak / Bihar hel ditzotela gure goraintziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 10. orr.

Anartean izan ditzala guzien goraintziak.  Herria   2003-06-12

Errakozu Aitari gu denen goraintzi.  Herria   2003-06-26

Goraintziak Mireni.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

Goraintziak nire partetik Florrie-ri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Nire goraintzirik minenak lagun denei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.

Nire goraintzirik maitagarrienak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 22. orr.

Goraintziak Kongotik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

Otoitz horien ondotik doluminezko goraintziak guk ere.  Herria   2002-09-05

Bidaia on, Jamattitt, eta goraintzi hango laguner!  Herria   2003-03-17

Anartean goraintzi, bertsuzale eta irakurle.  Herria   2005-12-15

Doluminak dolu horrek hunkitzen dituen guzieri, gure goraintziarekin.  Herria   2003-07-31

Goraintziekin laster etxeratu dadila.  Herria   2003-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus