Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goragarri izond goratua izan dadin merezi duena. ik goresgarri.

Euskal Herrian idaztea goragarria da eta batzuetan hutsalki goratzen da horregatik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 288. orr.

Oso goragarria zen hori.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 193. orr.

Bigarren, argudiatu ere egin dezakezu horrek bultzatu zituela emakumeak trebezia ez oso goragarriak garatzera, plantak egitea, alegia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Benetan goragarria, hark hartu zuen erabakia, galduta ia hilik zegoen Zalduneria Ordena, berriro piztu eta, munduari bihurtzeko erabakia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus