Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goragale iz oka egiteko, larriak botatzeko gogoa.

Gero, goragale bortitzak jota, botaka hasi nintzen urdailak mina eman arte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Zorabioek hartu zuten, goragalea etorri zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Goragalea duzu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 74. orr.

Tabernako kiratsak goragalea ematen dik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 103. orr.

Filmeko emakume hotz kalkulatzaile haiekin lotze hark goragalea eman zidan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Ronek beste goragale handi bat izan zuen eta bare gehiago erori zitzaizkion bularrean behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Hala ere, ez zitzaidan goragalea kendu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.

Burua laztandu dit, eta laztana dela-eta eztarrian zerbait itotzen zitzaidala nabaritu dut gaur lehenengoz; ez ziren malkoak, goragale antzeko zerbait baino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

Neure buruak nazka ematen zidan, goragalea eragiterainoko higuina.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.

Farmazian Hepatoum eman zidaten, goragalea areagotu zidan likido lodi eta berde bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Goragalez bazegoen ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Goizero, esnatzen nintzenean, uste nuen goragalea joana zela, baina une horretan bertan olatu maltzur bat bezala iristen sentitzen nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 35. orr.

Eta deus argi formulatu gabe, existentziaren gakoa aurkitu nuela ulertu nuen, nire goragaleen, neure bizitzaren beraren gakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.

Goragalezko zorabio jarraitu batean, itomenezko indar ikaragarri batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 331. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus