Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sumatu bezala, makina bat soka aldatu behar izan dugu gorabidean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 151. orr.
Pilotatxoen gorabideak berdin jarraitzen du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.
Hark bere gorabide politikoan hain emankor izan zaion aurpegikera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.
Aitoren seme euskaldun bat, bere gorabidea Espainiako erregearen zerbitzuan ikusten zuena. Berria - Kultura 2004-04-09
Espainiako Historiari buruzko liburu mardul bat (Compendio historial izenez ezaguna) argitaratu zuen Anberesen, eta hortik aurrera hasi zen bere gorabidea, erregearen kronista izendatua izan arte 1592an. Berria - Kultura 2004-04-09
Haien gizarte-estatusa oraindik apala zen, baina poltsa zeukaten eta gorabidean zeuden. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Egongo zela-eta negozio hura gorabidean jartzeko moduren bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 237. orr.