Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gorabeheratxo iz gorabehera txikia.
Test berezi batek [...] makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen, baina horrek ez zezakeen noski ekarri halako gorabeheratxo harrigarririk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
Bazekien, hutsaren hurrengo gorabeheratxoren batekin, zein datatan transmigratzen zuen arima batek maila apalagoko izakietara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.
Euskara eta Euskal Herriaren zera hori fede kontu hutsa da lautik hirutan, ideien munduko gorabeheratxo hutsal bat: ez luke behar, baina halaxe da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.