Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irribarre egiterakoan bere hortz horiak eta gorabeheratsuak erakutsiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Paisajeak mendien erliebe gorabeheratsuak galdu, eta basamortuaren ordeka monotonoa eskuratu zuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.
Prozesua dinamikoa izango da, gora beheratsua, baina helmuga jakina izango du. Berria - Harian 2005-04-02
Ibilbide gorabeheratsua behar du Somarribak, aldapa gogorren bat duena. Berria - Kirola 2004-09-29
Denboraldi gora-beheratsu samarra osatu du. negoziazio luze eta gora-beheratsu batzuen ostean. Berria - Kirola 2004-01-31
Haren arnasa gorabeheratsua zela nabaritu nuen, amets artean balego bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.
Haren nortasuna hain gorabeheratsua izaki, elkarren kontrako ezaugarriak hain ugariak eta nabariak izaki, atsekabe ugari aurkitu zituen, ezinbestez, zerbitzuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.
Bidaia luze eta gorabeheratsu baten ostean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.
Nire esperientziaren arabera, bakarrik bizitzea bikotean bizitzea bezain nekeza eta gorabeheratsua da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.
Urtea, 1947ko urte gorabeheratsua, amaitzekotan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.
Emaitza gora beheratsuak Hormadik. Herria 2001-10-18
eta gorabeheratsu (3); eta gorabeheratsua (7); eta gorabeheratsua izango (3); eta gorabeheratsuen (3); etapa gorabeheratsua (3); etapa gorabeheratsuan (3); gorabeheratsu ari (4); gorabeheratsu ari da (4); gorabeheratsu batean (4); gorabeheratsu eta (3); gorabeheratsu samarra (4); gorabeheratsu samarra izan (3); gorabeheratsua da (12); gorabeheratsua egin (5); gorabeheratsua egiten (4); gorabeheratsua egiten ari (3); gorabeheratsua izan (20); gorabeheratsua izan zen (5); gorabeheratsua izango (4); gorabeheratsua izango dela (3); gorabeheratsua izaten (3); gorabeheratsua zen (3); gorabeheratsuagoa da (3); gorabeheratsuak izan (5); harreman gorabeheratsua (3); hasiera gorabeheratsua (3); ibilbide gorabeheratsua (7); ibilbide gorabeheratsuak (3); ibilbidea gorabeheratsua (3); luze eta gorabeheratsu (3); nahiko gorabeheratsua (5); oso gorabeheratsua (3); patu gorabeheratsua (3)