Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gor 1 izond entzumena galdu duena, entzuten ez duena edo gaizki entzuten duena.

EAEko hezkuntza sisteman 268 ikasle gor daude, %22 D ereduan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Haur gor euskaldunari euskara ikastea ahalbidetu ez, eta gaztelera egitera behartu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Ume gorrek gainerako umeek dituzten aukera berdinak izatea lortzeko bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Izan ere, pertsona gorrak maila akademiko oso urriarekin bideratzen dira lan merkatura.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Haur gorren eskubideen alde.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

2 (izen gisa)

Itsu, gor eta mutuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Baina gorrari hitz egitea alferrik da...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Keinuen hizkuntzan hitz egiten duen gor batentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Bere gogozko itsu eta gor batek baino ezin zezakeen dudarik izan Europa aleman batean juduek izango zuten paraderoaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Gor batzuek ezpainak irakurtzen dituzte.  Berria - Harian   2005-11-08

Oso gor gutxik egin dituzte unibertsitateko ikasketak.  Berria - Harian   2005-11-08

Egunkaria irakurtzea bera ere ezinezkoa izango litzateke gor euskaldunentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Adibidez, ona da musika malenkoniatsuarentzat; txarra, berriz, atsekabetuarentzat; gorrarentzat, aldiz, ez ona ez txarra.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.

Ikusteko zein hitz egiteko erabiltzen ditugun oroimenek desberdin funtzionatzen dute gorretan eta gor ez direnetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Aransgi, Gipuzkoako Gorren Familiako Kideen Elkartea.  Berria - Harian   2005-11-08

3 irud

Horma gor eta itsu baten aurrean jarritako salaketa izan da beste behin ere Ainararen hau.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

4 (izan aditzarekin)

Berak, ordea, irain eta iseka guztiak pazientziaz eramaten zituen, gor eta mutu balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Begiak sor eta adimena gor, neskatxari so jarraitu zuen Joanesek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Gorra eta erdi itsua zen atso alargun baten etxean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

Ez dut uste benetan gorra zenik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Lewis jaunak, epaileak, laurogei urte zitian, eta seko gorra zuan gainera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 124. orr.

Eta maitasuna, itsuaz aparte, gorra ere izan ohi da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

Ahizpak, gorrak izan behar bulldozerra ez entzuteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.

Nola deitu behar zaio, izen batzuk entzuteko berez gorra denari?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 94. orr.

Belarriak garbitu beharko lituzke, gor samarra da-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Sugeak nahiko gorrak omen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Sakabanaketa politika bezain itsuak eta gorrak dira politika hiltzaile hau indarrean mantentzen duten agintariak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

5 (gainerako aditzekin)

Egunen batean itsu eta gor gelditzen banaiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Gor jaiotzen direnek.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Gazteok itsu, mutu eta gor eduki nahi gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Gor eta mutu bihurtu da mendebaldeko gizartea.  Berria - Kultura   2004-10-23

Halere, Espainiako eta Frantziako gobernuek «itsu eta gor» jarraitzen dutela nabarmendu zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Beldur niz Inazio gutarterat ager baledi eta dakigun eskuaraz aholka bagintza, behin Azpeitiarrak karrikan gaindi egin zituen bezala, gor eta elkor egon ginitzozken.  Berria - Kultura   2004-07-11

Edandakoengatik zentzumenak oro ahuldurik baitzebiltzan, ahoa lehor, begiak lanbro, belarriak gor, burua sor, oin-hankak ahul.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Umeak gorreria zeukala, eta oraindik gorra zegoela pentsatzen zuen maistra Jonesek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 332. orr.

Dar-dar batean, garrasi egiten zuen Walden doktorearen belarrietan, bestea gorra balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Hobe da gorra edo elbarria jaiotzea horrelako ahalmenak edukitzea baino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

6 (erkaketetan)

Horma bezain gor diruditen belarriak.  Berria - Mundua   2004-08-19

Zokor-mazo bat baino gor eta gogorragoa da entzun eta jaso nahi ez dituenak aintzat hartzeko. etxe itxi bateko ate-leihoak bezala, mutu, gor eta itsu izatea baitzen gehienen jokabidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Ez zen etxe bat; masa beltz, gor eta hitsa zen nola hilobi bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.

7 sorra.

[cf: euskaraz gor da entzuten ez duena, ez entzuten ez dena edo beste zerbait baino ahulago entzuten dena].     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Zurrumurru gor bat hedatzen hasi zen bere oinen azpian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

In crescendo metalikoa leherketa gor batean bukatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

Alaraua eta kolpe gorra entzun ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.

8 gor egin

Bere belardiak eta bere soroak berriro hartu zituen, eta gor egin zien bere auzoaren hasibide berri guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

9 gor eta sor sor eta gor.

Galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

10 gor-mutu (ETCn 196 agerraldi; orobat gormutu ETCn 109 agerraldi;) izond/iz gorra eta mutua dena.

Neskatxa gormutu baten papera egin zuen.  Berria - Kultura   2004-11-17

Aita berriz ere barruan, ama gormutua bere sei haurrekin, zortzi urte zituela Eleuterio eskean hasi zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 65. orr.

Laguntza eman nahi zaion itsu gormutu batengana.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 59. orr.

Bazen Città della Pieven oso behartsu eta eskale zen gazte bat, jaiotzatik gor-mutua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Gor-mutua sendatu.  Elizen arteko biblia   Mk 7,31 tit

Braille sistema dago gormutu itsuentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 168. orr.

Emakumeak tea bukatu eta sukaldaria eta gormutua te-otorduko gauzak jasotzen hasi zirenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

Max sekula ez zen gor-mutuen eskola batean egon. Sindikatuko bi afiliatu gor-mutuentzako ekarri zituzten itzultzaileak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Umetatik gor-mutua zen arren, aginduak ederki ulertzen zituen keinuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Gor-mutuen alfabetoarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.

Gor-mutuen mintzairan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

11 gor-mututasun

Bere gor-mututasunaren nondik norakoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Edota, are okerrago oraindik: gor-mututasun hartan babesturik, ez al zion propio ihes egiten jakinduria amaigabe eta neurtezin hura lagun-hurkoari elkartasunez erakutsi beharrari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

12 gorrarena egin entzungor egin.

Nire izena esan zuten baina nik gorrarena egin nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Jende hoberenak gorrarena egiten zuen, baina segiziokoak pertsona normalak zirenean astinduren bat hartzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Itxaroteko esan genion ezpain-ertzetik, itxoin ezak, HP, baina gorrarena egin zuen hark, ezulertuarena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Edo "horiek ipurmamiak" eta antzekoak, nahita esanarazten ziela ematen zuen, norbaitek horrelako zerbait esaten zion parean pasatzen zen bitartean eta gorrarena egiten zuen, baina izugarri gustatzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

13 sor eta gor

Sor eta gor gelditu nintzen une batez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

Ivan Ogareffek, sor eta gor beti bezala, hoztasunez erantzun zien haren bila bidalitako goi funtzionarioen adeitasunei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Emakume haren oihuek sor eta gor uzten zuten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

Sor eta gor eginik zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Nadia, sor eta gor, eta Mikel Strogoff, dardaraz artean, postako aretoan gelditu ziren bakarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

Bere gogoan bildurik zegoen, eskuak elkarturik, begiak lauso, kanporako sor eta gor, kanporako itsu eta itxi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus