Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gonbidatzaile iz gonbidatzen duen pertsona.

Gonbidatzaileak txekiarrak baziren, Almak [...], bere lagunekin batera, Smetanaren doinuak jotzen zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Gonbidatzailea eta gonbidatua berehala pasatzen ziren asmakizun berriaren xehetasunetatik kantu lizunetara eta buru-buztanik gabeko kalapitetara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus