Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gonada iz sexu guruina, arra nahiz emea, sexu zelulak eta hormonak sortzen dituena.

Arrak gorputzaren nahiko goialdean, aurreneko segmentuetan, dauzka gonadak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

Arrak bere matxarda erabiltzen du emeari gorputza okerrarazteko eta obulutegia arraren gonaden parera eraman dezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

Nerabezaroan, berriz, hipofisiak suspertu egiten ditu gonada sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Gonada sexualek -obarioak eta testikuluak- eta horiek sortzen dituzten hormonek -estrogenoak eta testosterona- odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus