Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bat eskoziar gonaz jantzia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.
Neska garai bat, larruzko gona beltz ezin motzago bat daramana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.
Larruzko gona estua, belaunak eta izterren puxka zabala agerian uzten zizkiona. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Gona estu ñimiñoa janzten zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Orrazkera berriak hagitz ongi ematen zion, baita gona motzak grazia berezia eransten ere bere izter nahi baino lodixkoagoei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Blusa zabalak eta gona tolesdunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.
Tonu griseko gona izurdun bat jantzirik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 44. orr.
Gonazpiko fina azpian eta gona botoiduna gainean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.
Pauline, andereño zintzoaren gona zurruna jantzita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.
Gona, txit laburra, txit almidoiztatua, dantzari baten gona bezala harrotzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Galtza barren zabalez gizonak, gona hegaldun kolore anitzekoz emakumeak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.
Mentxuk gonako zirrikitu batean ezkutatu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Laneko gona eta etxeko botak erantzi eta bere gonarik onena ohe gainean jarri zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.
Gonaren gerrikoa askatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Gonaren zerrenda ilunek zerrenda argiak nabarmenduko zituzten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 312. orr.
Alta, ama goizik hil zitzaien eta amamaren gonetan hazi ziren mutikoak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Haren gonen azpian usteltzen da, emeki, irribarre malenkoniatsu batekin. ik gonape. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Merkatu nagusiko semea izan zen, baten eta bestearen gonen atzetik zebilen. ik beherago 5. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.
Berorri egon bedi ziur ordea ez dudala morroi beztidurarik jantziko, eta are gutxiago gonazkorik, berorren sehi izateko ohorea izan ondoren. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.
Gona zeraman, bion artean eseri zen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.
Gona jaso eta algara handitan egiten dute gibelera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.
Gona altxatua eta orratzez eutsia zikindu ez zedin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Haizeak gona altxatzen zienean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.
Eta buelta hartzean, gona harrotzen zait, olatuak eginez neure inguruan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.
Gogaiturik gonak beheratu ditu. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 141. orr.
Jaka-gona multzo beixa. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.
Justina altxatu egin zen, gona-hegala airean erabiliz euritakoa balitz bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.
Alkarren aurrez-aur egozala, egur-txaria batek ezeutsan bada atsoari gona-magala tarrat eginda urratu? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Erantzun zuk, tabernariaren alaba, gona-bueltan enarak ezkutatzen dituzun neskatxa horrek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 133. orr.
· Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.
Inguruan, ilunabar berdea, kanpai-gona urdinez josia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.
Bruno Paulovaren tutu gonarekin jantzita. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.
Osaba bere aparatuaren gonen azpian sartzen zen, besoa altxa eta seinale bat egiten zuen orkestra bateko zuzendaria iduri, eta berriz gona hartatik ateratzen zen, eta bost minuturen buruan argazkia ekartzen zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.
Sukaldean, orain iritsi ezin zen leku batean, tximinia altuaren gona zurian, haurren baten eskuak ikatzez margoturiko itsasontzi ttipi bat oharteman nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 165. orr.
Gauaren gonak inarrosten hasi ziren, haserre bizian, temati. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.
Beste behin agertu da PP PSEren gonetatik ezin askatu. Berria - Harian 2005-06-24
Gizasemeak, badakigu, gona bat pasatu eta atzetik lasterka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.
Hik ondo egiten duk, George, gonetatik urrun egonda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.
Azeri zaharra nintzen gona kontuetan ordurako. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.
Hogeita Bigarren Etorbidean pisu bat hartuko dut alokairuan, lankide batekin batera, eta piano bat izango dugu eta lasai biziko gara, gona-konturik gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.
Eta gainera ordurako ohartua zen mutilak atzetik zerabiltzan gona eta neska arazoez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.
Mansaren azpiko gona more argi batekin dantzako jantzi ultramoderno bat egin dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.
Eta azpiko gonaren ertz zuria harrapatu zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Izterreko eskua azpiko gonan gora zihoakion bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 89. orr.
Azpiko gonaren soka bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 330. orr.
Gona-barrenak gerriaren jiran bildurik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Ez zirela beharrezko, nik; eta gona-barrenei gora eraginda, ate aldera egin zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.
Ez nuen ikusten irudimenak igortzen zidan irudi arretu hura besterik, eta haren lepo makurtu, hesola gaineko esku, eta azpiko gona-barren lanpara-argiak sotilki argituak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.
Eta zer aurkituko gona-barrenean, eta Katalina sorgin Gezalakoak urkamendian kantatu zituen zeruaren kontrako bertsoak! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Bragatxorik gabe makurtu da neskato gonamotxa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.
azpiko gona (16); azpiko gona baten (3); baina gona (3); bere gona (10); bere gonarekin (3); beren gona (3); du gona (3); edo gona (4); eta gona (40); eta gona laburrak (3); eta gonak (6); eta gonaren (4); eta gonari (3); gona altxatu (7); gona altxatu eta (3); gona azpian (5); gona azpitik (6); gona bat (10); gona baten (7); gona baten zati (3); gona beltz (3); gona beltza (7); gona estu (3); gona estuak (3); gona eta (22); gona gorri (6); gona gorria (5); gona jaso (6); gona jaso eta (3); gona labur (3); gona labur eta (3); gona laburrak (5); gona luze (4); gona luzearekin (3); gona luzearekin eta (3); gona motzak (3); gona tolesduna (4); gona urdin (3); gonak altxatu (5); gonak eta (4); gonen azpian (3); jaka eta gona (3); larruzko gona (3); neskaren azpiko gona (3); zen gona (3); zituen gonak (3); zuen gona (9)