Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txortaldiekaz gomutatzen nintzan ni, txortaldiekaz! -erantzun besteak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 90. orr.
Baina Olasonekoa ez zen hartaz gomutatzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.
Larrinagako gertaerekin gomutatzen zen batez ere. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.
-Gomutatuko zara noski... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.
Ametsetan bezala, oroimenean ere, geure begietatik baino, kanpotik gomutatzen dugu bizitakoa, bideoa edo filma balitz bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.
Ate handi pisutsua... sartu eta dena ilun, beti ilun gomutatzen dut. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 26. orr.
Zuk, ordea, ez zenuen ezer gomutatzen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 156. orr.
Inor jaten ari dela, gomuta beza nola ikusten duen Kristo gure Jauna bere ikasleekin jaten. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.
gomutatu zen (3); gomutatzen duzu (3); gomutatzen zuen (3)