Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gomuta 1 iz oroimena.

Eta harrikoan, Ane etorri zitzaion gomutara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

–Nik Txabi ekartzen nian gomutara, indarra emoten zidaan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.

Aurreko hilabeteak ekarri zituen gomutara.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.

Livornon ginen, gomutan daukat sobietikoek Laika txakurtxoa espaziora bidali zutela zekartela izparringi guztiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Gomutan dut, txikitan, amamak Athleticen ereserkia kantatzen zidala.  Berria - Kirola   2004-04-02

Gizonaren gomutan atxikirik gelditu dira haurretako irudiak...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Gomutak biziberritutako jazoerak.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 oroitzapena.

-Zozo harroen moduan?, ez daukat horretaz aparteko gomutarik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 26. orr.

Gorpuak kanposantuetako zuloetan hauts bihurtu ahala desagertuz legez doa haien gomuta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 19. orr.

Gerardoren gomutak, ostera, ez zuen inoiz abandonatu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 135. orr.

Fikzioa benetako jazoeren gomutekin nahastuz joatea.  Berria - Kultura   2004-10-30

Gomutak azkarregi hasi zitzaizkion burmuinetako autopistetan zehar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.

Gomutak uxatzeko modurik arinena mozkortzea zela erabaki zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 139. orr.

Zure gomutak ez du luze iraungo nire gogoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 125. orr.

Kriskitin-keinu hark Almaren gomuta piztuko zidalakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Burua gomuta horietan, begiak igurtzi behar izan ditut, Perti pasatu baita, pausoa baldar baina burua tente, nire ondotik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 177. orr.

Ez nintzen bertso galduaren gomutaz negar egiten zuen poeta antzua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etorri zitzaion gomutara (3); gomutan daukat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus