Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gomitatu, gomita, gomitatzen (gomit(a) ETCn 2.202 agerraldi; orobat komitatu g.er. eta kumitatu g.er) 1 du ad gonbidatu.

Behin, afaltzera gomitatu nuen baina ez zuen onartu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Eta irriño goxo batekin emazteak gomitatu zituen barnera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 98. orr.

Noiz-behinka, inguruetako zaldun izan nahi zuten hamabi urteko mutikoen bere gortera gomitatzeko usaia zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

Ordutik urtero garaztarrak gomitatuak ziren Lizarrak muntatzen zien bestara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Gomitatzen ditu familiako eta adiskide guziak, apezak, fraileak eta soinulariak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 83. orr.

Ez dakit Euskal Herritik nor gomitatua zen.  Herria   2001-07-05

Igandean, aratsaldeko 4-etan, Donapaleuko elizan, 5 kantari andana, Elhea taldeak gomitaturik.  Herria   2003-04-24

2 (era burutua izen gisa)

Carlos Zazpigarrenak eta bere etxean zeuzkan gomitatuek, eskuzarta luzea jo zuten balkoietatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Hautetsi eta gomitatu askorekin egin den bilkuran.  Herria   2005-05-12

Gomitatuetan hor ziren ere besteak beste Angeles Iztueta, euskal-gobernukoa, Frantxua Maitia, lurraldeburuaren izenean, [...].  Herria   2005-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzapezak gomitaturik (3); denak gomitatuak (11); denak gomitatuak zirezte (5); duten guziak gomitatuak (3); elkarteak gomitaturik (6); ere gomitaturik (3); eta gomitatu (6); eta gomitatuak (4); gomitatu asko (3); gomitatu ditu (16); gomitatu dituzte (10); gomitatu du (6); gomitatu dute (11); gomitatu nahi (3); gomitatu ondoan (3); gomitatu zituen (4); gomitatu zituzten (5); gomitatu zuen (5); gomitatua da (7); gomitatua dela (3); gomitatua dute (6); gomitatua izan (6); gomitatua izan da (3); gomitatua zen (4); gomitatua zuten (5); gomitatuak dira (27); gomitatuak dira biltzarre (3); gomitatuak dituzte (3); gomitatuak gira (4); gomitatuak izan (7); gomitatuak ziren (6); gomitatuak zirezte (6); gomitatuak zirezte egun (3); gomitatuak zituen (5); gomitatuak zituzten (6); gomitatuen artean (3); gomitatuko du (4); guziak gomitatuak (10); guziak gomitatuak dira (9); ikastolak gomitaturik (4); ordezkariak gomitatu (3)

baten hartzerat gomitatzen (3); batera gomitatzen (3); batetara gomitatzen (3); beraz gomitatzen (3); biltzarrak gomitatzen (4); biltzarrak gomitatzen ditu (3); denak gomitatzen (4); elkarteak gomitatzen (3); euskaltzale guziak gomitatzen (3); gogotik gomitatzen (3); gomitatzen ditu (31); gomitatzen ditugu (8); gomitatzen dituzte (18); gomitatzen du (10); gomitatzen dugu (4); gomitatzen dut (3); gomitatzen dute (6); gomitatzen gaitu (4); gomitatzen gaituzte (5); gomitatzen zaitut (9); gomitatzen zaituzte (10); gomitatzen zaituztegu (6); gomitatzen zituen (4); guziak gomitatzen (15); guziak gomitatzen ditugu (5); guziak gomitatzen dituzte (5); hartzerat gomitatzen (4); herritar guziak gomitatzen (4); herritarrak gomitatzen (4); herritarrak gomitatzen dituzte (4); pilotarien biltzarrak gomitatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus