Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gomatxo iz goma txikia.

Gomatxo bat ibiltzen du beti hatz lodiaren gerrian, eta hari tira eta askatu dator.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.

Diru aldetik ez zegoen arazorik, hainbat libra eman baitzioten gomatxo batean bilduta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 152. orr.

Etxeratu eta tresnatxo guztiak prestatu nituen: koilaratxoa, gomatxoa, kandelatxoa, zigarreta-ahokoa... dena prest.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus