Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goma 1 iz gai garden likatsua, zenbait zuhaitzen azalari dariena. ik lekeda.

Zer dakizu zuk gomari buruz?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Gaur goizzeko egunkarietan ikusi al duzzu gomaren merkataritzari buruzz idatzi dudan artikulu polita?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Gure gizonak lehenbizi Schkopau-n jarduna zen lanean, gomaren teknologian trebatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Gomaz estaliriko bi kobre-hari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

2 gomazko zerrenda edo hari modukoa.

Galtzontziloetako goma.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 97. orr.

Atzera begiratzen du, gero hatz artean darabilen gomari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.

Goma batez bildutako ile luzea zeraman hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 217. orr.

Tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

Goma korapilatu batez itxitako kutxatxo metalikoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Eta karpeta darama besapean, goma bat apurtuta duen karpeta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.

Belus beltzezko goma harekin eutsitako galtzerdi zuri haien barrenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 100. orr.

Estetoskopio hautsiaren gomak lepotik kendu eta luzatu egin zenizkion.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.

Kutxatxoak zuloak zituen arnasbiderako, eta goma elastikoak inguru osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

3 ezabagoma.

Nire koaderno borroiz beteak, nire goma eta boligrafoak antolatu nituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Bi arkatz, bi goma, eta bi orri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Lapitza eta goma, goma eta lapitza.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 58. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buruan goma-xingola zuri bat jarrita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 159. orr.

Zikin-zikina mahaia, paper azal mehez, goma-aparrez, kafe koilarez eta gatz eta piperbeltzezko zorroez betea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Sabela ireki eta metro eta erdiko goma zerrenda atera zioten, hesteetan itsatsirik eta kiribildurik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.

Argazkiak pikorra ikusgarria, ekaia agerian zuten euskarritan eginez, "goma bikromato" famatu haietan, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren gisa)

Azpilgo zabortegietako batean gurpil-gomak erretzen ari dira.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 117. orr.

Kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko, gurpil-gomazko defentsak sobera behartu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Ardo zahato eta zahagiak, zakuak eta bizikleta gomak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.

Haien aurpegiak zimurturik daudela, begiei erretxina lodi eta aranondo-goma dariela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

6 (zoruaz mintzatuz)

Aurtengo goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia.  Berria - Kirola   2006-01-14

Zortziko ohiko talde berriak sortzeko zailtasunak antzeman ondoren ekin zioten lauko txapelketak antolatzeari, eta horretan dihardu Euskadiko Herri Kirol Federakuntzak sokatira taldeekin batera, bai goma gainean bai lurrean.  Berria - Kirola   2004-11-09

Iaz baino bi aste lehenago hasiko da goma gaineko ohiko Euskal Herriko Txapelketa, bihar, Laudion. herria¬

Hurrengo txapelketa Euskadiko lur gainekoa izango, eta espero dezagun ez izatea goma gainekoan izan diren arazoak. Bestalde, goma gaineko Nafarroako Txapelketa gaur hasiko da Sunbillako pilotalekuan.  Berria - Kirola   2006-03-26

Joan den asteburuan hasi da goma gaineko sasoia Lauko Euskadiko Txapelketarekin.  Berria - Kirola   2004-11-09

Atzo hasi zen goma gaineko Euskadiko Txapelketa gizonezkoen sailean, 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuta. herria¬

7 (mastekatzekoa)

Hortxe segitzen duzu goma-puska lehor bati koxk eta koxk, harik-eta nazka-nazka egin eta, ahoan ezin edukizko karkaxa lodi gogortu baten pare dela sentituz, ahotik kanpora bota duzun arte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

· Hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

8 gomazko

Evans jauna gomazko gauzen saltzailea zen, gomazko jostailuak, gomazko xiringak eta gomazko alfonbra txikiak saltzen zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

Epailea gomazko arrantza-bota luzeak jantzita hurbildu zen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Gomazko eskularruak zituen zirujau bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Gomazko lokarriek korapilo berriak zituzten.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.

"Bir" delako hori gomazko zerrenda bat zen, gaixo zegoen behatzari estu-estu lotzen zitzaiona behatza ubeltzen zen arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Gomazkoa zen pilota eta gardena, eta gomazko suge bat zeukan barruan, kiribilduta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

Estu eta zakar heltzen zion zigorrari, izerdiz betetzen zuen eta gomazko ezpata bat balitz bezala astintzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Game Boyaren gomazko botoiak sakatu ditu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 24. orr.

Denbora pixka bat behar izan zuten gomazko beso hezurgabe hura mahukara sartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 148. orr.

Almond Roca batzuk Maryrentzat, eta gomazko goxokiak umeentzat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Gomazko gurpildun atoi handi bat, kamioiei lotzen zaizkien horietakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Iraunkorrak ziruditen gomazko zoladun zapata lokarridunak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

9 goma arabiar

Goma arabiarra baizik ez da, lagunen mandatu bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Burdin tanogalatoz, goma arabiarrez eta urez osatutako konposatu bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

10 goma-dos/goma-2 dinamita plastikoa.

Titadyne eta Goma 2 ECO produktu beraren, dinamitaren, bi marka dira.  Berria - Mundua   2004-07-08

Autoan ezkutaturik zeuden goma-2 kilogramo haien eztanda.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.

Hamahiru lehergailuak Goma Dos Eco dinamitaz osatuta zeuden.  Berria - Harian   2005-03-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus