Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkian, Maradona, herenegun, golfean jokatzen, ospitaletik irten ondoren.Tropikoan denbora puska bat eman duten guztiak dituk susmagarri, golfean edo tenisean aritu besterik egin ez badute ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Itxura oneko tipoa da, sendoa, handia, begi ilun eta azal zaildukoa golfean hainbeste ibiltzearen poderioz. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.
Bizkaitar askok lurraldetik kanpo joan behar izaten dutela golfean jarduteko. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Harri bat aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.
Emazte gazteagoaren amorantea -golfeko irakaslea? bridge-koa? edo Ekialdeko umezurtzen trafikoan espezializatutako GKEko arduraduna?-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
Futbolari, arraulari, rugbilari, golfeko xapeldun. Herria 2003-04-10
Golfeko pilotaren tamainako koskorra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Maniki bat golfeko arropaz jantzia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.
Golfeko galtzak zeramatzan gizon baten erretratu markoduna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.
Sukaldeko leihotik golfeko zelaia ikusten omen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.
Hondarribiko golfaren aldamenean bizi direnak. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Txantako golfera biltzen zirenak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 124. orr.
Golf eta tenis zelaiak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.
Golf zelai batek urte batean behar duen ur kopuruarekin 100.000 biztanleko hiri bat urte oso baterako hornitu omen daiteke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.
Adam Johnson delako batek Saito jaunari igande hartan golf partida bat jokatzeko egin zion gonbitea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.
Golf jokalari profesional bilakatu zen duela hilabete. ik golflari. Berria - Kirola 2004-07-11
Vernonek esan dit golf-jokalari aparta zarela, Mason jauna... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.
Golf makilak eramateko poltsa eder bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 248. orr.
Golf makila batez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 75. orr.
Golf-klubean erabiltzen dudan takilla. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Artxanda Golf Elkarteko arduradunen arabera. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Artxanda Golf taldekoak. Berria - Kirola 2004-01-07
Maddi golf eskoletan abiatua zen hiri ondoko zelai batean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Carlota Ziganda nafarrak Europako afizionatuen golf txapelketa irabazi du. Berria - Kirola 2004-08-29
artxanda golf (7); basusarriko golf (3); basusarriko golfa (4); basusarriko golfaren (3); eta golf (6); golf jokalari (9); golf jokalaria (7); golf lehiaketa (3); golf zelai (8); golf zelaia (24); golf zelaia egiteko (3); golf zelaia eta (3); golf zelaiak (18); golf zelaiak eta (4); golf zelaian (8); golf zelaiaren (13); golf zelaien (3); golf zelaiko (3); golfa eta (3); hondarribiko golfaren (3); hondarribiko golfean (4); trianoko golf (4); trianoko golf zelaia (3)