Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goldelari iz lurra goldeaz lantzen duen pertsona.
Ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.
Horrela goldelari urtetsua, buruari eraginka, noiznahi kexu da bere neke handiak alferrik izan direla eta, oraina iraganarekin alderatzean, sarritan aitaren zortea goratzen du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.