Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

golde 1 iz lurra lantzeko lanabes horzduna, idi, zama abere edo traktore batek herrestan eramaten duena eta laborariak atzetik gidatzen duena.

Zokor emankorrak goldez irauli.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

Hiru hortzeko goldeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Eta orain, idi parea ere ebatsiz geroz, ezinezkoa izanen zitzaien goldea herrestaka tiratzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Badira hor lurraren itzultzeko erabiltzen ziren golde xahar batzu, batto 1825-ekoa.  Herria   2003-07-17

Goldea, lurra mozten eta pikatzen zuen burdin zorrotza, esku batez behar zen atxiki.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Montolmoko gizon bat nabarra goldeari itsasten ari zela, guztiz puskatu eta zatikatu zitzaion. ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Eskua goldeari ezarri nahi diozuenok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.

Amonarekin, baina, guztiz bestela gertatzen zitzaidan, haren zimurrak maitasunaren goldeak irekitako arrasto ederren antzeko egiten baitzitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.

2 lur neurria, egun batean goldatzen den eremuaren baliokidea.

Hamabi seme-alaba eta mila eta bostehun golde lur.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.

Aitak ez zukeen hitz erdirik ere esango ezta hiru golde gari erne-berri zapaldu edo mahatsondo ilara bat ipurditik atera bagenio ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

3 goldean goldatzen

Soroan goldean ari zen Joan izeneko gizon biziki sinple bat atera zitzaion bidera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.

Behiei aidaka ibili beharra balego goldean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

4 esku golde

Antzinako garaietan, esan nahi baita hamar urte lehenago, egunak behar izango zituzkeen idiekin eta esku-goldearekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.

5 golde birakari

Petrusek traktore bat eskuratu du, berak ez daki nondik, eta golde birakaria erantsi dio hari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.

6 golde mutur goldearen hortza.

Lurra iraultzen duten golde muturrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Inprenta-letrak golde muturrak bezala metalezkoak baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

7 golde-nabar (orobat goldenabar) golde mota horzduna.

Filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, haitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,20

Hortxe unatzen ditugu idiak eta nekazarien indarrak eta higatzen golde-nabarra eta soroek kostata ematen dute: hain urri fruituan eta hain lan handia behar. burdinazko golde-nabar okerra soroetan txikitu egiten da ezkutuki, eta harri-bideak jendearen oinetan higaturik dakutsagu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Gure alderdian, behiekin baitziren tiratzen goldenabarrak, bazen iraultzaile bat, bi tresna horiekin lan egiten zuena; behien aitzinean bazihoan itots emailea edo itzaina, ardurenean gaztea. aspaldiko urtetan ari zen han hautsa pilatzen, eta euritan lanabes hondatuak, gurpilak, aitzur kirtenak, golde nabarrak herdoiltzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

8 golde-txiki

Zenbat saski eta otarre klase, eta astozesto eta gurdizesto, eta zenbat lera, are, bostortz edo goldettikiren karela...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta golde (5); golde aro (5); golde lur (6); golde nabar (3); goldean ari (4); goldean ari zen (3); goldeari heldu (3); goldeari heldu eta (3); soroan goldean (3); soroan goldean ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus